2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

HEZKUNTZAREN DIDAKTIKARAKO HASIERAKO KONTZEPTU BATZUK

1.  IKASTEREDU ELEBIDUNAK
Euskal ikastereduak hiru motatakoak izan ahal dira, A, B eta D, baina soilik B edta D kontsideratu daitezke elebidunak. Ikasle euskaldunen portzentaia eta ingurune soziolinguistikoa euskaldunen portzentaia izan ziren irizpide nagusiak ereduen diseinuan.
A eredua, etxetik erdaldun eta inguru erdalduneko ikasleentzat da, beraz, ezin da eredu elebiduntzat hartu, euskara ikasgaia soilik erabiltzen delako. B eredua, etxean eta inguruan erdaldun edo erdi erdaldun edo erdi euskaldunentzat da. Azkenik, D eredua, etxetik euskaldun eta ingurune euskalduna duten ikasleentzat da. A ereduan oso ehuneko txikia erabiltzen da euskara ikasgaiarentzat, soilik %10a, B ereduan ehuneko erdia erabiltzen da euskara lantzeko, euskara eta beste ikasgai batzuk (%50 edo), D ereduan aldiz, ehuneko ia guztia erabiltzen da euskara lantzeko (%80- 90a edo).
PISA ebaluazioari esker, frogatu egin da irakaskuntza elebidunak, eskola elebakarra bezain errendimendu onak edo hobeak lortzen dituztela.

2. EREDUEN EBALUAKETA
Emaitzek datu kuantitatiboak garrantzitsuak direla erakusteaz gain, ebaluaketek irakaskuntza elebiduna eta murgilketa gertatzeko modu ezberdinak daudela utzi dute agerian, ez da berdina adibidez, D eredu batean edo B eredu batean ikastea, izan ere, murgilketa hori oso desberdina da denbora guztian euskaraz hitz egin behar baduzu edo ez baduzu behar. Ez dute horrenbesteko garrantzia orduek hizkuntz bat ikusteko baino hau erakusteko modua baizik. Ordea, kontuan hartu behar dugu ikasteko modu desberdin hauek oraindik sortzen direla, didaktika modernoaren aldaketak direla eta. Beraz, garrantzitsua da jakitea zeintzuk diren hizkuntza baten alderdi aipagarrienak hauek irakasteko.

3. MURGILTZE PROGRAMA/EREDUA
Murgiltze programaren helburu nagusia ikasleak elebidun bihurtzea da, baina ez beraien hizkuntza ordezkatzea. Bigarren hizkuntza hori zeharka ikasi beharko lukete, hau da, natura, matematika, etab. aplikatuz.

4. HIZKUNTZAREN IRAKASKUNTZA BATERATUA
Honen helburua ikasleak eleanitzak bihurtzea da, baina ez ama hizkuntzan duten mailan. Ikasten direnak, eguneroko situazioetan erabilgarriak izateko beste ikasten dira, baina ez askoz gehiagorik.

5. SAKONEKO GAITASUNAK (CUP)
Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, baina sakonean komunak diren ezaugarriak daude.
Cummins-ek esan zuen hiztun elebidunengan badagoela bi hizkuntzen jakintzatik haratago dagoen sakoneko gaitasuna, hau da, bi hizkuntz horiek badaukatela komunean gaitasun kognitiboa eta akademikoa.

6. HIZKUNTZEN ARTEKO INTERDEPENDENTZIA
Lehenengo hizkuntza ondo menperatzen bada, hau da, trebetasunak badauzkazu beste hizkuntz bat ikasteko ere izango dituzu.

7. ATALASEAREN HIPOTESIA
Cummins-ek jakin nahi zuen zergatik elebidun batzuk besteak baino emaitza hobeagoak zituzten. Beraz, Atalasen Hipotesia sortu egin zuen. Hona hemen:
Bi atalase daude, oinarrizkoa (hizuntza bat bestea baino gehiago menperatzen denean) eta gorena (bi hizkuntzak maila handian menperatzen dituzula). Beti ikaskuntza elebidunean.

8. ELEBITASUN GEHITZAILEA
Bigarren hizkuntza ikastean, lehenengo hizkuntzarako onuragarri denean ematen da elebitasun gehitzailea. Fenomeno hau ematen denean, lehen hizkuntza ez da oztopatzen.

9. VYGOTSKY-REN EKARPENAK
Gure mintzareak eragina duela gure garapen psikologiko eta pertsonalean.

10. TESTU GENEROA
Hizkuntzaren/komunikazioaren helburua zein den kontuan hartzen, gure mintzaera aldatzen dugu.

11. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Testu generoak irakasteko baliabidea dira. Honen helburua haien erabileraz jabetzea da. Adibidez: Testu/genero bat zein egoera komunikatiboetan erabiltzen den irakasten da. Sekuentzia didaktikoaren bitartez ezaugarri gramatikalak lantzen dira.

12. ZER IKASTEN DA 5-8 URTE ARTEAN?
8 urterekin testuak modu osatuago edo garatuago batean sortzen dira. Kontalaria eta entzulea bereizten dira.

ARAUAK

Hauek dira Chic-ken Taldean adostu ditugun arauak:

  •  Taldean Euskaraz hitz egingo da.
  • Taldekide guztien ideiak errespetatuko dira.
  • Taldekide guztiek eskubide berdina izango dute erabakiak hartzeko.
  • Erabakiak guztion artean adostuko dira.
  • Taldekide bat ezin bada etorri, besteei abisatuko die.
  • Ezin da mugikorra erabili.
  • Guztiok parte hartu behar dute erabakietan.

SARRERA

Kaixo!

Chic-ken taldea gara eta  Ane Perez Vibiano, Iker Prieto Chic, Ander Ruiz Lopez, Ander Sedano Mijares, Jon Urbano Acebedo, Itxaso Vazquez Villa eta Mikel Zarrabe Atutxa gara bertako partaideak. Blog honetan Hizkuntzaren Didaktika ikasgaian lantzen ditugun gaiak jorratuko ditugu eta espero dugu zuen gustokoa izatea.