2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Irakurgaia

Ariketa hau aurrera eramateko,  lehen hezkuntzako hizkuntza liburu bat erabili behar izan dugu. Guk, lehen hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailan, hau da, LH-ko seigarren mailan, erabiltzen den liburua da. Liburu honek, irakurketa eta ulermena lantzeko balio du. erabilitako liburua, "Txiri-txiri irakurgaiak" liburua da. Zubia editoriala S.Lren eta Santillana Educación S.L-ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean. Joseba Santxo Uriarteren eta Antonio Brandi Fernandezen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko tald-lana da. 2013ko argitalpena eta ISBN-a 978-84-9894-443-3.
Liburuan hainbat eta hainbat irakurgai agertzen dira, guk aukeratutakoa "Igarlea" deitzen da. Bertan hainbat motatako galdera agertzen dira eta ariketa hau egiteko aproposa zela pentsatu genuen.




a) “Informazioa berreskuratzeko” galderak:
Galdera hauen bidez irakurritako testuaren gaineko informazio puntuala izanen dugu. Horrela egiaztatuko dugu irakurleak testuaren gaineko aski informazio ote duen. Esate baterako: narrazio testuetan, pertsonaiak zein diren; jarraibideak emateko testuetan, ekintza bat zer hurrenkeratan egin behar den; azalpen testuetan, animalia batek zer ezaugarri dituen; testu deskribatzaileetan, pertsona fisikoki nolakoa den... Honako hauek adibide batzuk besterik ez dira. Galderak bi motatakoak izan daitezke: hitzez hitz ulertzekoak edo informazio baliokidea bilatzekoak.
1)      Zein ogibide zuen Karramarrok?
2)    Zer erabaki zuen?
3)    Zergatik aurkitzen zituen hain erraz herrikideek galdutako gauzak?
4)    Zein lan eman zion kondeak Karramarrori?
5)    Zer esan zuen Karramarrok zopa ekarri zutenean?
6)    Zer pentsatu zuen otseinak esan nahi zuela?
7)    Zer esan zuen Karramarrok arraina ekarri zutenean?
8)    Zer pentsatu zuen otseinak esan nahi zuela?
9)    Zer erantzun zion nekazariak kondeari eskuan zeukana igartzeko galdetu zionean?
10)  Zer pentsatu zuen kondeak?
11)  Egia al zen?

b) “Ulermen globalerako” galderak:
Galdera hauei erantzun ahal izateko testua sakonago ulertu behar da. Irakurleak argudioaren
haria zein den antzeman behar izan du eta funtsezkoaren ideia globala izan. Esate baterako: narrazio testuetan, tramaren funtsa; azalpen testuetan, sustraiko eta funtsezko ideiak; jarraibideak emateko testuetan, ekintza baten sekuentzia oso eta globala; testu deskribatzaileetan, pertsonaia baten alderdi fisiko eta psikologikoen ikuspegi osoa. Ulermena sakonagoa eta koherenteagoa izanen da.
1)      Zer agindu zion kondeak?
       - Aurkitzen bazuen....
       - Aurkitzen ez bazuen...
2)    Nork lapurtu zuen dirua?
3)    Non ez zuten sartu nahi? Zergatik?
4)    Beren burua galduta ikustean, zer proposatu zioten lapurrek Karramorrori?
       - Dirua berarekin banatzea.
       - Opari bat ematea, dirua itzuli behar ez izateko.
       - Dirua berari ematea, kondeari itzul ziezaion.

c) “Interpretaziorako” galderak:
Galdera hauen bidez balioesten da irakurleak pertsonaien arteko harremanak ulertzen ote
dituen; narrazio testuetan, pertsonaien eta ekintzen artekoak; azalpen testuetan, elementuen, egoeren, gertakarien eta abarren artekoak; testu deskribatzaileetan, ezaugarriak eta harremanak inferituz, hitzez hitz deskribatutakotik haratago joateko aukera ematen dutenak; jarraibideak emateko testuetan, esan gabekoa ondorioztatzea, ekintzen sekuentzia ulertzeko beharrezkoa bada ere, etab. Hitzez hitzeko ulermenaren ikuspegia baino haratago joateko aukera dugu. Hortik datorkio balioa irakurketari.
1)   Zer eskatu zion kondeak egiteko?
2)   Zergatik "asmatzen" du azkenean zer daukan kondeak eskuan?
3)   Zergatik uste dute hiru zerbitzariek igarleak harrapatu egin dituela?
    

d) “Edukiaren hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak:
Galdera hauen bidez balioesten da, ulermenetik abiaturik eta hausnarketaren bidez, norberak
testuaren aurrean hartuko duen rola. Ulermen lanak zabaltzeko aukeratzat har daiteke. Esate baterako:galdetzen da istorio batek egiazkoa izateko duen itxuraz; irakurleak pertsonaiei buruz zer iritzi duen; irakurleak zer eginen lukeen halako zerbait gertatu izan balitzaio, etab.
  1. Aproposa dela deritzozu Nekazariak esaten duena miseriatik ateratzeko? Zergatik?
  2. Igarle kontuaz ahaztea ondo dagoela uste duzu? Edo gezurra esaten jarraitzea hobea izango litzatekeela deritzozu? Zergatik?
e) “Formaren gaineko hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak:
Galdera hauek informazioa ekarri nahi dute irakurleak testua hobeki uler dezan laguntzen duten testuzko seinaleetatik informazioa ateratzeko duen gaitasunaz. Esate baterako: jakin nahi da ea ikasleak konturatzen ote diren “Behin batean...” hasiera duen testua ipuin bat dela edo marratxoek pertsonaien arteko elkarrizketa markatzeko balio dutela, etab.
1.      Zergatik daude esaldi batzuk letra larriz idatzita?
2.      Testu honetan, non hasten dira hasiera, korapiloa eta amaiera?
3.      Nola bereizten dira testuko elkarrizketak? Zein ikurrekin?
4.      Zein pertsona erabiltzen da ipuneko narrazioan eta zein elkarrizketetan?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina