2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

Sekuentzia didaktikoa

Azken bi astetan, sekuentzia didaktiko bat egin dugu testu moten inguruan. Gure taldeak ipuinen inguruan egitea erabaki zuen. Aukeratutako xedea ikasleek ipuin bat sortzea da; herrian egingo den ipuin lehiaketa batera aurkezteko. Sekuentzia didaktikoaren xedea aurrera eramateko zenbait jarduera prestatu ditugu ikasleek egiteko. sekuentzia didaktiko honetan hainbat eduki lantzen dira hizkuntzaren inguruan, horrez gain, hizkuntzekin zerikusia duten hainbat helburu garatzen dira ikasleengan. Espero dugu, sekuentzia didaktiko honen bitartez, gure klaseko ikasleek parte hartze aproposa izatea ipuin lehiaketan, baina garrantzitsuena ipuin bat nola egiten den ikastea da. Hona hemen prestatu dugun sekuentzia:

- Zikloa eta maila:
3.zikloa 6.maila

- Xedea edo proiektua:
Ipuin bat egin herrian egingo den txapelketa batetara aurkezteko.

- Oinarrizko gaitasunak:
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: Gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzeko, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko eta pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeko egiten dena.
-Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna: ikasleak gaitasun hau eskuratzean, kultura- eta arte-adierazpenak ezagutu, ulertu, balioetsi eta kritikoki ebaluatzeko gai izango da, eta gaitasun hori erabiliko du aberasteko eta gozatzeko iturri gisa, kultura herrien ondarearen zatitzat joko baitu.
-Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak esan nahi du ikasten hasteko trebetasunak izatea eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Gaitasun honek, batetik, elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea, emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak kalkulatzea eta arazoei aurre egitea, gogobetetasuna berehala asetzeko beharra luzatzeko aukera, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzeko gai izatea.

- Helburuak:
- Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz, komunikazio-premia guztiak behar bezala betetzeko eta testu egokiak sortzeko.
- Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko eta literatura-xedeko testuak egiteko, adibidez, ipuina.
- Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak, bai literatura unibertsalekoak. Jarduera horiek gozamena eman behar diote ikasleari, eta baliatu egin behar ditu sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza aberasteko eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko.
- Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea.
- Ipuinek dituzten ezaugarriak kontuan hartura, ipuin bat asmatzea.

- Edukiak:

2.eduki-multzoa. Komunikazioa idatzia: irakurtzea eta idaztea.
- Ikastekoak diren eta esperientziarekin loturik dauden testu didaktikoen eta egunerokoen informazioa ulertzea: liburuxkak, ikasliburuak, deskribapenak, jarraibideak eta azalpenak.
- Irakurritakoa ulertzeko estrategiak erabiltzen hastea: ikasleak aurrez dakiena erabiltzea, antizipazioak egitea, testuarekin batera doazen irudiak interpretatzea, hipotesiak egitea eta edukia laburtzea eta asimilatzea.
- Ulermen-arazoak antzematea: ulertzen ez diren hitzak.
- Landutako testu-generoak ezagutzea.
- Ozen irakurtzea, ahoskera eta erritmo egokiz.
- Testuak sortzeko estrategiak eskuratzen hastea, lagunduta eta talde-lanean: komunikazio-jarduera testuinguruan jartzea, testuaren plangintza egitea, testuaren barruko kokapena zehaztea, testua berrikustea eta nork berea zuzentzea.
- Landutako testu moten egitura.
- Testu idatziak txukun aurkezteko ardura
- Testu idatziekiko interesa, ikasteko oinarri baitira eta esperientziak komunikatzeko bide.
- Idazketarekiko interesa izatea, harremanetarako eta ikasteko tresna den aldetik.
- Testuaren antolaketa: aurkezpena eta espazioaren banaketa.
3.eduki-multzoa. Literatura-hezkuntza
- Haurren interesekin bat datozen literatura-testuak gogotsu entzutea eta ulertzea.
- Ikasleen adinera egokiturik dauden literatura-testu ezagunen pasarteak eta egoerak antzeztea.
- Testu narratiboak eta poetikoak birsortzen eta idazten hastea, lagunduta.
- Literaturaren ahozko eta idatzizko generoak: narratiboa eta lirikoa.
- iteratura-testuak ongi pasatzeko bidetzat hartzea eta balioestea.
4.eduki-multzoa. Hizkuntzari buruzko hausnarketa.
- Gelan landutako testu-generoak ezagutzea, osagai paratestualak eta testualak erabiliz.
- Testuak eraldatzea —zabaltzea, ordezkatzea, tokiz aldatzea, ezabatzea, etab.- osorik edo zati batean.
- Hizkuntzaren oinarrizko termino batzuk ulertzea, testuen sortzearekin eta interpretatzearekin zerikusia dutenak.
- Letra larria eta xehea.
- Oinarrizko ortografia-arauak.
5.eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.
- Ikaslearen hizkuntza-errepertorioa ezagutzea.
- Euskarak gizartean dituen erabilpenak ikustea eta aitortzea.
- Euskara bigarren hizkuntzatzat duten ikasleek interesa izatea euskaraz komunikatzeko era aktiboan eta konplexurik gabe, bai eskolan, bai gizartean.

- Jarduerak:hasierakoa, garapenekoak eta azken xedea burutzekoa:
Hasierakoak:
• Ipuin bat sortu: ikasleei gaia planteatuko zaie eta hauek gai horri buruzko ipuin bat sortu beharko dute. Honek ikasleen gabeziak ikusteko balio izango digu, ondoren hauek indartzen saiatuko baikara.
• Ipuina irakurri, hiru zati nagusiak (sarrera, korapiloa eta amaiera) bereiztea, autoreak erabiltzen dituen bestelako errekurtso literarioak bereizi, lokailuak identifikatu, pertsonaien artean dauden desberdintasunak antzeman eta esan ea ipuin literarioa edo popularra den.
• Ipuinari buruzko galderak erantzutea: Ariketa honetan ipuin bat irakurriko dugu klase osoan, ozenki. Ondoren, irakurritako ipuinari buruzko galderak erantzungo ditugu.

Garapenezkoak:
• Bakoitzak bere ipuin gogokoena eramango du klasera eta ikasleek beraien ipuin hori analizatu beharko dute, hau da, pertsonaiak aztertu eta bereizi (nagusia eta bigarren mailakoak), ipuinaren egitura edota erabilitako errekurtso literarioak.
• Egitura (sarrera, korapiloa, amaiera) desordenatuta duen ipuin bat emango zaie ikasleei eta hau ordena egoki eta koherente batean jartzea eskatuko diegu.
• Sarrera eta korapiloaren hasierako zatia idatzita duen ipuin bat erabiliz, korapiloa jarraitu eta amaiera asmatzea eskatuko diegu ikasleei. Ondoren bakoitzak zer asmatu duen irakurriko du ozen.
• Betiko ipuin tradizional bat hartuta, horren antzezpena prestatuko dugu eta ikasle guztiek parte hartuko dute bertan.

Azken xedea burutzekoa:
• Aztertu eta ikasitako guztia kontutan hartuta, ikasle bakoitzak ipuin bat sortuko du eskolako ipuin lehiaketan parte hartzeko.
• Ikasleek egindako ipuinak trukatuko dituzte haien ikaskideekin eta zuzenduko dituzte.

- Ebaluazioa:
- Ea klaseko beste ikasleak gai diren idatzitakoa zehatz ulertzeko.
- Ea testu literarioen konbentzioak ulertzen dituzten, hauek ulertzeko eta ipuinak egiteko.
- Ea ipuin bateko ezaugarri orokorrak eta zehatzak bereizten dituzten.
- Ea ipuinaren egiturak eta ezaugarriak ezagutzen dituzten.
- Ea ipuinen ezaugarriak kontuan hartzen dituzten testua ekoizteko orduan.
- Ea ortografia zaintzen duten.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Ahozko hizkuntza

Ahozko hizkuntza eta gaitasuna lantzeko zenbait testu irakurri ditugu. Behin irakurrita testuen ideia nagusiak atera ditugu eta ondoren, bien ideis nagusiak irakurrita laburpen txiki bat egin dugu.

Gelako interakzioa: irakasleen esku hartzea eta ikasleen ahozko ekoizpena. Jolas arauen azalpena lehen hezkuntzako ikasleen eskutik.

1. Idazleak dioen moduan, hizkuntza ikasteko modurik egokiena, egin behar den lehenengo gauza hizkuntza curriculumeko edukien bitartez lantzea da; eta bigarrena, bultzatzea ikaslearengan gehiago oinarritzen den ikuspegi pedagogikoa.

2. Arlo bateko edukiak planifikatzerakoan beharrezkoa da ikasleek ezagutza berriak ulertu, azaldu edota eraikitzeko zein hizkuntza eduki behar duten jakitea. Hau da, ikasgai desberdinetan lantzen diren edukiak kontuan hartuta, ikasleek jakin behar dute nola aplikatu hizkuntza eduki horiek azaldu edota ulertzeko.

3. Murgiltze ereduetako ikasleek bi eginkizun dituzte: eduki zientifikoez jabetzea eta eduki horiez hitz egiteko erabiltzen den hizkuntza zientifikoaz jabetzea. Adibidez, Hizkuntza landu nahi badugu gizarte zientzien arloarekin, lehenengo eta behin jakin beharko dugu arlo horretan hizkuntzak zein funtzio komunikatibo betetzen dituen. Hau da, ikasleak ulertu behar du ikasgaiaren funtzio komunikatiboa, eta ikasgaiaren arabera, hizkuntzaren funtzio komunikatiboa desberdina da.

4. Ahozkoaren didaktikan, zenbait paradigma ezberdin desberdintzen dira: ahozko hizkuntzaren arauak ezagutzeko helburuarekin ahozko hizkuntzaren sintaxia aztertzen duen paradigma, hizkuntza generoen azterketatik ahozkoari hurbiltzen zaiona, ahozkoaren zeharkakotasunari hurbilpen kognitiboa egiten dion paradigma, eta ahozko hizkuntzari hurbiltzen dena elkarrekintzaren azterketatik.

5. Hizkuntza landu behar da teknika ezberdin baten bidez, jolasen bidez, arauak azaltzerakoan edo birformulatzean, jolasak hitz egiteko egiten dituen gonbidapenen bitartez, hizlariaren eta entzulearen rola betetzean (galderak egin eta haiei erantzuten jakin…)…etab.

6. Testu-molde baten ezaugarriak bereganatu behar ditu ikasleak, adibidez, jolasaren arauak, testu hau landuz, testuaren zenbait ezaugarri bereganatuko dituzte ikasleek. Testuaren planifikazioa-markak, eduki tematikoa, testuratze marka…etab

Ahozko hizkuntza lantzen

1. Ahozko hizkuntza eskolan. Behar bat modura ikusten du egileak ahozko hizkuntza ere curriculumean sartzea eta eskolan lantzea, baita hainbat testuingurutan zelan hitz egin edota pertsona ezberdinei zelan zuzendu jakitea eta praktikatzea beharrezkoa dela ere.

2. Testu generoak: ahozko hizkuntza objektu gisa. Garrantzitsua ez da bakarrik egoera batetan trebatzea ikasleak ahozko bat egoera horretan egiteko gai izateko, izan ere, ahozko komunikazioan badaude hainbat egoera ezberdin, eta haietako bakoitzak badauzka ezaugarri ezberdinak, eta eskoletan, ez da irakasten hauetako bakoitza identifikatzen eta haietara egokitzen, idatzizko testuekin gertatzen den bezala.

3. Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan. Eskoletan tradizioz ikasleen parte hartzea ahozko ariketetan edo galderetan oso eskasa izan da, hau da, ikasleek esaldi laburrak erantzuten dute irakasleak galdetzen duenari, eta horrek ez du batere laguntzen ahozko hizkuntza erabiltzen ohitzeko. Horregatik irakasleak lortu behar du galderen bitartez elkarrizketa edo debatea sortzea ikasleekin, modu honetan hitza gehiago erabiliko dute eta hobeto moldatuko dira ahozko hizkuntza erabiltzen.

4. Ahozko hizkuntza curriculuma zeharkatuz. Ikasle askok bere lehen hizkuntza ez den hezkuntza curriculumean sartuta daude, hau da, murgiltze programan daude, horregatik hauek bi lan egin behar dute aldi berean: ezagutzak ikasi eta hizkuntza ikasi, eta ikasketa bikoitz hori gertatzeko eskolak komunikaziorako testuinguruak sortu behar ditu.

5. Zer esan nahi dugu “beren praktikaz gogoeta egiten dakiten irakasleak” formatu nahi ditugula esatean? Gaur egun irakasleek etengabeko formazioan daude eta bakoitzak metodologia edo modu desberdinean ematen dituzte klaseak. Bi motatako irakasleak bereizten dira: Alde batetik, praktikak ikusten edo beste irakasleen metodoak aztertzen eta bere klasera egokitzen duten irakasleak daude. Bestetik bere praktika eta gero hauei buruz hausnarketa egiten duten, eta praktika hau birmoldatzen edo hobetzen duten irakasleak ditugu. Bigarren hauek dira gaur egun egokienak.

LABURPENA
Gaur eguneko hezkuntza sisteman, ez da hizkuntza modu egoki batean lantzen, curriculumak ez diolako garrantzi nahikoa ematen ahozko hizkuntzari eta idatzizko domeinuari pisu handiegia ematen zaiolako.

Hori dela eta, ikasle askori gertatzen zaiena da, gai direla berehala idatzitako edozein testu mota antzemateko gai direla, eta testu bat dagokion testuinguruari moldatzeko. Ez dira gai, ordea, haien ahozko hizkuntzarekin berdina egiteko eta ahozko testuaren ezaugarri ezberdinak identifikatzeko.

2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

Ahozko gaitasuna (Dolz)

Hizkuntza bat ikasteko ahozko gaitasuna lantzea ezinbestekoa da, beste gaitasunen gainetik. Horrek ez du esan nahi idazteko gaitasuna eta irakurtzeko gaitasuna ez direla landu behar edo garrantziarik ez daukatela; bi gaitasun hauek lantzean ahozko gaitasuna hobetzen baita, jarraian ikusten den bezala:



Joaquim Dolz Mestre (Morella, 1957)


1- Ahozko ahalmena gizartean ibiltzen jakiteko.

2- Ahozko gaitasuna idazteko eta irakurtzeko gaitasunen aurretik.

3- Euskeraz mintzatu maila egoki bat lortzeko.

4- Ahozko jolasak, autograbaketen entzumenak eta mintzamen tailerrak.

5- Hizkuntza normalizatuetan ez bezala, normalizazio mailara iritsi ez direnetan hizkuntza informalaren lanketa garrantzitsua da.

6- Nahiz eta estrategia ezberdinak izan, adituek garrantzia ematen diote mintzamenari.

7- Irakasleen etengabeko prestakuntza eta hauen arteko koordinazioa, arrakastaren giltza.

8- Mintzamenaren eta idazmenaren arteko elkarrekintza beharrezko.

9- Euskararen erabilera guztiak garatu, hizkuntza indartzeko.




Gogoeta:


Gaur egungo gizartean, nahiz eta idazteko eta irakurtzeko gaitasunak garrantzi handikoak izan, inportanteena ahozko gaitasuna menperatzea da. Edozein hizkuntzatan maila egoki bat lortzeko hizkuntza horretaz mintzatu behar da, hau da, ahozko gaitasuna landu behar da. Mintzamena ikasgelan lantzeko, hainbat jarduera ezberdinak egin daitezke, hala nola, ahozko jolasak, autograbaketen entzumenak eta mintzamen tailerrak.
Aipatutako guztia garrantzia handikoa izan arren, ikasleen arrakasta bermatzeko irakasleen papera ezinbestekoa da; hauen etengabeko prestakuntza eta haien arteko koordinazioa oso lagungarria izango baita.

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Testuen planifikazioa

Testuak sortzeko zenbait fase desberdintzen dira: Planifikatzea, testualizazioa eta errebisioa.
  • Planifikatzea: fase hau testua egiten hasten den haurretik egiten da. Aurre-ideiak, ideia nagusiak eta testua izango duen estruktura planifikatzen da. Fase honetan oso garrantzitsua da aktibitate kognitiboa, hau da, ideiak buruan izan eta horiek nola garatu eta antolatu erabaki.
  • Testualizazioa: fase honetan aurreko fasean planifikatutakoa testura eramateko prozesua da, eta honetan bi puntu garrantzitsu azpimarratzen ditugu: koherentzia eta kohesioa.

Ø  Koherentzia: Puntu hau informazioa orden egokian sailkatzean datza.
Ø  Kohesioa: Puntu hau testuaren zati desberdinak modu egokian lotzean datza zenbait baliabide erabiliz, hala nola, konektoreak…
Puntu hauek egoki erabiltzen jakinda zenbait testu motak egiteko erraztasun gehiago lortzen du ikasleak, adibidez, argudio testuak, iritzi testuak, deskripzioak,…Bakoitzak zailtasun desberdinak ditu, horregatik hauek egiten jakitean ikasleak gero eta prestatuago egongo da aurrerago izango dituen edukietarako. 

  •  Errebisioa: testualizazioa amaitzean oso garrantzitsua da fase hau egitea. Ikasleek testua sortu ondoren, hau errepasatzea lagundu ahal die ohartu gabe egin duten akatsak ikusteko. Testuak errebisatu eta hobetzea beharrezkoa da, eta horrela hobeto hitza erabiltzen da, zeren zuzendu bakarrik zuzen daiteke araututa dagoena. Errebisioa egin ondoren, irakasleak ikasleei testua hobetzen laguntzea garrantzitsua da, horretarako irakasleak aldeko komentarioak egiten ditu, testua berari irakurri ikaslea akatsez ohartzeko eta estrategia egokiak erabiltzera bultzatzeko.
       Hona hemen, Idazmen Prozesuaren gaia laburtzen duen aurkezpena:






2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Gladeren hausnarketa eta ondorioak

Talde txikietan bildu ondoren, gure konklusioak nahiko parekoak izan dira, hala ere, faltan bota dugu talde bakoitzeko partaide bat egotea talde bakoitzean, horrela anplitude handiagoa izan ahal izateko testu eta galdera hauen guztien inguruan. Esan nahi duguna, zera da: 3 taldetako kideak bakarrik egon garenez, gure ikusmira mugatuagoa izan da, balitekeelako zerbait pasatu izana, edo hobeto esanda, burutik pasatu ez izana, eta pentsatu dugu, hau talde handiagoetan egitekotan edota talde bakoitzeko errrepresentate bat egotekotan talde txiki bakoitzean, esperientzia askoz aberasgarria izango litekeela.
Nabaritu duguna, testu gehienetan agertzen diren galdera gehienak mota berdinetakoak izan direla, hurrengo hauetakoak batik bat: Informazioa berreskuratzeko galderak, ulermen globalerako galderak eta interpretaziorako galderak. Horrez gain ere, landu nahi diren helburuak ezberdinak dira argitaletxearen arabera.

Irakurgaia

Ariketa hau aurrera eramateko,  lehen hezkuntzako hizkuntza liburu bat erabili behar izan dugu. Guk, lehen hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailan, hau da, LH-ko seigarren mailan, erabiltzen den liburua da. Liburu honek, irakurketa eta ulermena lantzeko balio du. erabilitako liburua, "Txiri-txiri irakurgaiak" liburua da. Zubia editoriala S.Lren eta Santillana Educación S.L-ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean. Joseba Santxo Uriarteren eta Antonio Brandi Fernandezen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko tald-lana da. 2013ko argitalpena eta ISBN-a 978-84-9894-443-3.
Liburuan hainbat eta hainbat irakurgai agertzen dira, guk aukeratutakoa "Igarlea" deitzen da. Bertan hainbat motatako galdera agertzen dira eta ariketa hau egiteko aproposa zela pentsatu genuen.




a) “Informazioa berreskuratzeko” galderak:
Galdera hauen bidez irakurritako testuaren gaineko informazio puntuala izanen dugu. Horrela egiaztatuko dugu irakurleak testuaren gaineko aski informazio ote duen. Esate baterako: narrazio testuetan, pertsonaiak zein diren; jarraibideak emateko testuetan, ekintza bat zer hurrenkeratan egin behar den; azalpen testuetan, animalia batek zer ezaugarri dituen; testu deskribatzaileetan, pertsona fisikoki nolakoa den... Honako hauek adibide batzuk besterik ez dira. Galderak bi motatakoak izan daitezke: hitzez hitz ulertzekoak edo informazio baliokidea bilatzekoak.
1)      Zein ogibide zuen Karramarrok?
2)    Zer erabaki zuen?
3)    Zergatik aurkitzen zituen hain erraz herrikideek galdutako gauzak?
4)    Zein lan eman zion kondeak Karramarrori?
5)    Zer esan zuen Karramarrok zopa ekarri zutenean?
6)    Zer pentsatu zuen otseinak esan nahi zuela?
7)    Zer esan zuen Karramarrok arraina ekarri zutenean?
8)    Zer pentsatu zuen otseinak esan nahi zuela?
9)    Zer erantzun zion nekazariak kondeari eskuan zeukana igartzeko galdetu zionean?
10)  Zer pentsatu zuen kondeak?
11)  Egia al zen?

b) “Ulermen globalerako” galderak:
Galdera hauei erantzun ahal izateko testua sakonago ulertu behar da. Irakurleak argudioaren
haria zein den antzeman behar izan du eta funtsezkoaren ideia globala izan. Esate baterako: narrazio testuetan, tramaren funtsa; azalpen testuetan, sustraiko eta funtsezko ideiak; jarraibideak emateko testuetan, ekintza baten sekuentzia oso eta globala; testu deskribatzaileetan, pertsonaia baten alderdi fisiko eta psikologikoen ikuspegi osoa. Ulermena sakonagoa eta koherenteagoa izanen da.
1)      Zer agindu zion kondeak?
       - Aurkitzen bazuen....
       - Aurkitzen ez bazuen...
2)    Nork lapurtu zuen dirua?
3)    Non ez zuten sartu nahi? Zergatik?
4)    Beren burua galduta ikustean, zer proposatu zioten lapurrek Karramorrori?
       - Dirua berarekin banatzea.
       - Opari bat ematea, dirua itzuli behar ez izateko.
       - Dirua berari ematea, kondeari itzul ziezaion.

c) “Interpretaziorako” galderak:
Galdera hauen bidez balioesten da irakurleak pertsonaien arteko harremanak ulertzen ote
dituen; narrazio testuetan, pertsonaien eta ekintzen artekoak; azalpen testuetan, elementuen, egoeren, gertakarien eta abarren artekoak; testu deskribatzaileetan, ezaugarriak eta harremanak inferituz, hitzez hitz deskribatutakotik haratago joateko aukera ematen dutenak; jarraibideak emateko testuetan, esan gabekoa ondorioztatzea, ekintzen sekuentzia ulertzeko beharrezkoa bada ere, etab. Hitzez hitzeko ulermenaren ikuspegia baino haratago joateko aukera dugu. Hortik datorkio balioa irakurketari.
1)   Zer eskatu zion kondeak egiteko?
2)   Zergatik "asmatzen" du azkenean zer daukan kondeak eskuan?
3)   Zergatik uste dute hiru zerbitzariek igarleak harrapatu egin dituela?
    

d) “Edukiaren hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak:
Galdera hauen bidez balioesten da, ulermenetik abiaturik eta hausnarketaren bidez, norberak
testuaren aurrean hartuko duen rola. Ulermen lanak zabaltzeko aukeratzat har daiteke. Esate baterako:galdetzen da istorio batek egiazkoa izateko duen itxuraz; irakurleak pertsonaiei buruz zer iritzi duen; irakurleak zer eginen lukeen halako zerbait gertatu izan balitzaio, etab.
  1. Aproposa dela deritzozu Nekazariak esaten duena miseriatik ateratzeko? Zergatik?
  2. Igarle kontuaz ahaztea ondo dagoela uste duzu? Edo gezurra esaten jarraitzea hobea izango litzatekeela deritzozu? Zergatik?
e) “Formaren gaineko hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak:
Galdera hauek informazioa ekarri nahi dute irakurleak testua hobeki uler dezan laguntzen duten testuzko seinaleetatik informazioa ateratzeko duen gaitasunaz. Esate baterako: jakin nahi da ea ikasleak konturatzen ote diren “Behin batean...” hasiera duen testua ipuin bat dela edo marratxoek pertsonaien arteko elkarrizketa markatzeko balio dutela, etab.
1.      Zergatik daude esaldi batzuk letra larriz idatzita?
2.      Testu honetan, non hasten dira hasiera, korapiloa eta amaiera?
3.      Nola bereizten dira testuko elkarrizketak? Zein ikurrekin?
4.      Zein pertsona erabiltzen da ipuneko narrazioan eta zein elkarrizketetan?

2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Irakurketa eta idazketaren testuko ideiarik garrantzitsuenak

1. Irakurtzea eta idaztea egunerokotasunean erabiliko diren teknikak dira eta beharrezkoak izango dira umeen bizitzarako. Horregatik, garrantzitsua da umeek haien gurasoei idazten eta irakurtzen ikustea, horrela, interes handiago izango dute ikasteko.

2. Testu idatzien esanahia ulertzeko ez da nahiko hau deszifratzea, irakurtzen eta idazten ikastea hori baino gehiago da.

3. Guraso edo irakaslearen irakurketa ozenak hainbat onura eta aurrerapen sor ditzake umeengan.

4. Askoz errazagoa da umeei idazten irakastea horren aurretik idazteko beharra sortu egin bazaie, horrela haiek askoz esfortzu gehiago egingo dituzte honen saiakeran.

5. Nahiz eta umeek, hitz egiten ikasi ondoren ikasten duten idazten, ez da beharrezkoa ahozko hizkuntzaren hobekuntza idazketarekin sartzeko.

6. Irakurketa prozesurako denbora behar da. Irakurnmen prozesuaren barnerakuntza, nagusiki, 4-7 urte bitartean gertatzen da.

7. Irakurketaren inguruko ikasketak barneratzeko, beharrezkoa da irakurketan inplikatzea eta zailtasunekin topatzea, hauek aurre eginez aurrera egiteko. Segurtasun giroa bultzatzea beharrezkoa da.

8. Umeen emaitza positiboez antzemateak eta emaitza horiengatik zoriontzeak, beraien autokontzeptu positiboa eraikitzen laguntzen du.

9. Irakurtzen eta idazten ikasteko baliabiderik egokienak, umeen eguneroko bizitzetan aurkitzen direnak dira. Egoera errealen bitartez ikasi beharko lukete idazten zein irakurtzen.

10. Garrantzitsua da hezkuntzan irakurketa eta idazmena sustatzea, batez ere taldeko dinamiketan, horrela ikaskuntza prozesua aurrera eramateko.